2016(e)ko irailaren 8(a), osteguna

Puy de Dôme sumendia

Ikasleak eskolako bidea hartu duten garaian, guk udako giroa luzatu dugu aste bat pasatuz Auvergne eskualdean Sancy mendikatean. Lehenik pausa!


gero bisitatzen ibibli gira eta ere, aspaldiko partez, oinez.
1 000 metro goratasunean ginauden jadanik gure aterbetxean La Tour d'Auvergne herrian, eta, gure Pirineotakoei konparatuz, hango bi mendi aipagarrienak ez dira hain altuak: Puy de Sancy (1 885 m) eta Puy de Dôme (1 465 m).
Azken huntara igotzeko, trein bat estreinatua dute 2012an. Ez da geroztik beste garraio molderik hartzen ahal mendi puntara joateko, ez auto ez bizikleta, nun ez den lehiaketa berezi batentzat edo sokorrientzat.
Senarrak bide zuzenena hartzen zuen bitartean, "Panoramique des Dômes" deitu treina hartu dut.




Meteorologia estazioa babesteaz gain, sumendi kaskoak duen berezitasuna Merkurio tenploaren aztarnak  eta hauen erreberritze obrak:



Beste oroitarri arraroa, 1911n Puy de Dôme gainean pausatu zenaren lehen hegazkilariarena:


360°ko bista zoragarria! Piknikatuta, mandozainen bidexkatik jautsi gira Ceyssat leporaino eta azkenik treinaren geltokiraino. Ibilaldi pollita. Pasatu egunaz uros!


2 iruzkin:

  1. Arraioa! Lekutan egin zuten tenplu hori! Wikipedian begiratu dut, eta oso leku interesgarria da. Milesker jakinarazteagatik!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Bakantzak baliosak dira hortarako: tokiko historia, ondarea deskubritzeko astia hartuz!

      Ezabatu