Roger Etchegaray ezpeletar kardinalea itzal handiko eliz gizona dugu mundu mailan ezaguna eta preziatua.
"J'ai senti battre le coeur du monde" bere liburu berriaren argitaratze kari, hor dugu bere sorterrian Irailaren 1an, astelehenarekin 17:00tatik 18:00ra Gazteluan kontseiluko gelan. Argitaletxeburuak dionaz : " nazioarte mailako gertakaria oroitzapen liburu hau".

Balio ote dea eliz gizon hau aurkeztea ?
Batikano II. Kontzilioaren eragile sutsua, kardinale izendatua 1976an, Marzeilako kardinale, ondotik Erroman Batikanoan Jondoni Paulo II.ren kolaboratzaile nagusietariko bat eta frango hurbila.
Oroitzapen liburu huntan, bere ibilbide luzearen berri emaiten dauku.
Lehen aldikotz argitaratzen ditu Fidel Castro eta Saddam Husseinekin egin elkarrizketak, Rwandan eta Txina komunistan egin dituen misioak.
Ohi zen erraitea Roger Etchegaray kardinalea igorria izaiten zela ezin konponduzko egoeren baretzera eta antolatzera.
Eliz gizon handi hau bi hitzez definitzeko, erran ginezake oroz gainetik BAKE MEZULARI izan dela.
Beti jakin izan du ate hertsienak eta gakotuenak idekitzen.
Euskaldun jite azkarra, umoretsua, komunikazio gizona.
Irailaren 1an, astelehenarekin 17:00tatik 18:00ra Ezpeletan berak sinaturik eskura dezakezue beraz Etchegaray kardinalearen oroitzapen liburua.