2009(e)ko abenduaren 14(a), astelehena

Maialen Lujanbio TXAPELDUN

Joxe Agirre bertsolari aitonak Bertsolaritzak sortu duen alaba ederrenari, Maialen Lujanbio hernaniarrari, txapela jantzi dio BEC aretoan bilduak ziren 15 000 bertsozaleen aitzinean.
2009ko-udatik-harat 0591
2009ko-udatik-harat 0606
1980. hamarkadatik, gazteriak zaharkitua iduritzen zaukun bertsolaritzaren tradizioaren lekukoa hartu du, odolean su berdina biziaraziz!
2009ko-udatik-harat 0597
Emozioz beteriko besta eguna. Goresmenak Maialen!
Aupa Bertsolaritza, Hizkuntza, Herria!

2009(e)ko abenduaren 9(a), asteazkena

Sebastian Gonzalez TXAPELDUN

2009ko-udatik-harat 0326
2009ko abenduaren 8a, luzaz oroituko da egun huntaz Sebastian Gonzalez gure azkaindar herritarra, Iparraldeko lehen 4 1/2ko txapelduna bilakatu baita.
2009ko-udatik-harat 0327
2009ko-udatik-harat 0328
Azkainera itzultzean, Axafla-baita ostatuan, ahaide eta lagun batzu errezebitu dute txapelduna. Mementu hunkigarriena, aitak semea besarkatu duelarik (ez du aitak partidarik gehiago segitzen, ez kantxan, ez eta etxean, bihotzagatik).
2009ko-udatik-harat 0340
2009ko-udatik-harat 0338
Jendearen harreraz biziki hunkitua, gogotik ari izan da galdegin sinaduren ematen... Aupa Sebastian, eta diozun bezala Aupa Iparraldea eta pilota !!!

2009(e)ko abenduaren 4(a), ostirala

Bertsolari Txapelketa Nagusia 2009 - Finala



Hara ! eskutan ditut finalerako txartel guziak (autobusa, sarrera, bazkaria) eta 14 500 behazaleen artean izango naiz, lehen aldikotz, Iparraldeko bertsozale lagun batzuekin.

Bertsolaritzaren hitzordu nagusi hunendako prest !

2009(e)ko abenduaren 1(a), asteartea

Gauean argi


Ea baten batek asmatzen duen zer den irudi hau !

Bizkaiko Matxitxakoko itsasargiak 100 urte




eitb.com-eko bideo pollit hunek oroitarazten dauku badirela oraino bizitegi diren itsasargi batzu. Deba eta Castro artean dagon Matxitxakoko itsasargi honetan daudenak Bizkaiko beste itsasargien ardura dute ere.
Zein polliki dion hor bizi izan den adineko emazte honek : ez zuen ez haur denboran jostagailurik behar, Kantauri itsasoaren begi zaindari zagon itsasargi hortan !

2009(e)ko azaroaren 29(a), igandea

Sua mendian (segida)

Olheta Ibardin alde hortan, 100 hektara kixkali dira, 8 hektara landatze berri eginak suntsitu.
19:00etan, su-hiltzaileek sua menean edo kasik hila zutela, berriz abiatu da. Susmoa dute norbeitek piztu duela berriz. Gaueko 01:00 arte aritu dira, Urruñako laborari batzuen laguntzarekin.

2009(e)ko azaroaren 28(a), larunbata

Sua mendian





Gure etxetik, bistan dugu mendia, Larrun Ttikitik, Olheta, Ibardin, Aiako Harriak, Jaizkibeleraino.
Hasiak dira suak pizten iralekuak eta larreak garbitzeko. Aspaldiko ohitura honek irauten du eta gaurregun gehiago ere, ez baita iratzea eta otea ihaurki gisa gehiago baliatzen animaleendako.
Haatik, gaurko haize azkarrarekin su emaitea !
Olhetan, Ibardin aldean, etxeak badira eta gauarekin, horien zaintzeko, su-hiltzaileak deituko dira behin eta berriro.
Alde batetik beldurra, bestetik zentzugabekeria, hara zoin diren berehala gogora heldu zauzkidan hitzak sua mendian pizturik ikusten dutanean...

2009(e)ko azaroaren 22(a), igandea

Sebastian Gonzalez 4 1/2ko finalan

Oraintxetan Irujok irabazi dio errexki Titin-i. Ondorioz, Sebastian Gonzalez-en kontra ariko da Irujo 4 1/2ko ligaxkaren finalean.


AUPA SEBASTIAN AZKAINDARRA !!!

Iparraldeko pilotari bat goi-mailako txapelketan, ez da maiz gertatzen, BIBA Azkaindarra !!!


Finala abenduaren 8an !!!

2009(e)ko azaroaren 11(a), asteazkena

Ezkurdi museoa, erleen eta eztiaren mundua

Argia .com -en  diaporama

Nafarroan, Ultzama Eltso herrian kokatzen da Ezkurdi etxalde-museo ederra, erleei eta eztiari osoki dedikatua, Isabel Teilleria erlezainak eraiki etnografiazko altxorra. Jakinduria  berezi hori etxalde guzietan hedatua zen duela guti (ikus Mendiben, bide bazterrean dagon etxe batean, kofoina). Merezi luke desagertua den mundu hori hobeki ezagut dezagun : erlea, abere ttipittoa eta aldi berean, hain aberatsa, harrigarria eta guretako eraginkorra  !

2009(e)ko azaroaren 8(a), igandea

Iturrira jo... bakotxak bere gisan

Lehen, laborantxan oinarritu gizartean, ez zen sosik.
Orai, dirua baizik ez da eta harek du dena manatzen.

Lehen,
bizitzeko hastia hartzen zen. Eguzkiak, eguraldiak, naturak emaiten zizkion bizi erritmoa laborariari.
Gaur, ez dugu denbora gobernatzen, are gehiago berak dauku pean atxikitzen, ziztu bizian dabilan kontsumo treinak eramaten baitauku, ez dakigu nora.

Horretaz kontziente, mugimendu frango ikusten ditugu (batzu modan Zen jarrera bezala), denek helburu berarekin, betiko balore sinpleak eta zuhurrak ber-aurkitzeko asmoarekin.

Be
rriz iturrira jotzeko. Barne osagarria eta oreka sanoa zaintzeko (ohartu baigira gizarte modernoaren zalapartak daraman gaixotasunetaz).

Ekialdekoa ala mendebaldekoa izan, ez da inportik, munduan barna gizona gizon eta emaztea berdin emazte, denek balore eta bizi kalitate berdinen ondotik ibilki...
Ez da hor xuri-beltxik, ez eta erlisiorik.

2009(e)ko azaroaren 2(a), astelehena

Eguraldi txarra diozue ?

Ez denentzat !

Hilabete ilun, triste aire diogularik,
badira hortaz ederki baliatzen direnak,
sasoinak dakarren gozokietaz tripa bete eta bete ari baitira...




geroaz sobera arduratu gabe... hainbat hobe !

2009(e)ko urriaren 26(a), astelehena

Natura udazken jantzitan

Aldude gaina sasoi guzietan xarmegarria da... Halaber udazken kolorez janzten delarik...






Begiak ezin ase bazterren edertasunari beha, bake-emaile...

2009(e)ko urriaren 11(a), igandea

Maddalen Arzallus Txapelketa Nagusian

Urriak 11a, egun handia Maddalen Arzallusentzat. Lehen aldikotz parte hartzen du, 4 urtetarik ospatzen den Bertsolari Txapelketa Nagusian.
Bilbon ariko da Arriaga Antzokian 17:30tan . Xehetasun gehiago karia hortako egin webgune huntan :  www.txapelketanagusia.eu
Segur bere Azkaingo lagunek (Maialen, Maindi eta Ihintza) sustengatuko dutela (argazki huntan Maddalen Arzallus eskuinetik lehena duzue)


Suerte on Maddalen !

2009(e)ko urriaren 5(a), astelehena

Gure euskal oilar marraduna


Huna gure etxeko oilar berria, gazte-gaztea. Gaizoa ! badu aski lan oiloen gobernatzen, mementuan andere hauen erasiak ditu jasaiten.
Aurkezten dautzuet euskal arrazakoetariko mota bat : marraduna. Badira bestalde, beltzak, xuriak, gorriak eta lepo-larrutuak ere.
Espezie hau Landesetako Puyobrau kontserbatoriotik ukana dugu (zoritxarrez, uste dut ez dutela gehiago arraza honetako oilorik eta beste euskal motakoak ez dituzte).
Balin baduzue egun batez Puyabrauera joaiteko parada, zoazte, ez zirezte damutuko !
(pub pixka bat !)


2009(e)ko urriaren 1(a), osteguna

Onddo finak !



Udazken honetako lehen onddo beltzak, eta ez nolanahikoak, fin-finak.
Mereziko zuketela handitzea ? Hain segur baietz,
baina bareek gu baino lehen iretsiko zituzketen !

2009(e)ko irailaren 25(a), ostirala

SAIAK elkartea, natur ondarearen zaintzailea


Aldudarrak Bideok gaitzeko erreportai ederra eskaintzen dauku aste huntan.

Aurten, 30 urte ospatzen dituen SAIAK elkarteaz, hain xuxen.

Teknikoki eta estetikoki ederra izaiteaz gain, asko pundutan ere didaktikoa dugu
dokumentala hau.
Elkarte gehienetan bezala, ikusten dugu zein pasionearekin ari diren Saiak-ekoak, baina ere zein jakitate bildu duten, urteak jin, urteak joan.
Jende aditua, nion beraz, eta gehi nezake ere, argia !

Behar ditugu holako erreportaiak (Mila Esker Aldudarrak Bideori) eta holako kide suharrak.

Jakes Larrek dion bezala : "Euskal Herrian dugun natura ondarea zaintzeko, urratsak egin ditzagun, hizkuntzarentzat borrokatzen giren bezala".





2009(e)ko irailaren 24(a), osteguna

2009(e)ko irailaren 20(a), igandea

Erran zuhur bat

Hobe mainguz bide ona segitzea,
urrats sendo batez bide txarra hartzea baino.


San Aguxtin

2009(e)ko irailaren 19(a), larunbata

Penetan denari, maitasunez


Pinpirin zauritu hunen gisan,
biharamunaz gehiegi kezkatu gabe,
xixten artetik gozoena xurgatuz,
goazen oraingoaz,

bat-banaka bildu
zorion porrroxkez
bihotza betez...

2009(e)ko irailaren 7(a), astelehena

Kalifornia Chino-n, euskaldunen 42garren piknika

Kattin Erramouspe baigorriar gazteari esker, ukan dut hain famatua den Chinoko euskaldunen biltzarraren oiharzuna. Bera joana baita urte batendako "au pair" gisa Aliso Viejora (Chinotik 40 minututan), hango berri segitzen dut facebooken.
Euskal nortasunaz harro, ikustekoa da tradizioari nola jarraikiak eta atxikiak diren. Harrigarri !
Kattin ez zen besta hortan leku harrotz batean, Mixel Xalbador, Laka, Noka taldeko kantariak eta beste hainbat ahaide eta ezagunak gurutzatu baititu.
Huna jasta, nahas-mahas argazki batzu, goiz mezatik hasi eta
:







Erdian : Jean-Louis Laka eta Mixel Xalbador, eskuin Kattin Erramouspe



Batzu kantu herrikoiak gozatzen,

gazteak aldiz, dantza sorkuntzetan...





Diaspora azkarrean dugula bai eta nola !!!!!!! eta herritik urruntzeak ere onik baduela.......!!!

2009(e)ko irailaren 1(a), asteartea

Mendigune zoragarriak

Hitzeman bezala, Lescun zirkoan ginabilela pasa den asteburuan, argazki kutxa bete dut. Larunbat goizeko lainoa altxatu ondoan, eguraldi eder bat gozatu dugu bi egunez.
 23 ibiltari, haur, emazte ta gizon, adin guzietakoa. Bi taldetan banatu gira, zailtasunaren arabera eta ahalen arabera gehienik ! Ni, "Lasai Klubean" nintzen (berriki berriz hasia mendian ibiltzen, domaia litaike desgustatzea hastapenetik
, ez ?)
Gehiegi mintzatu baino, nahiago dut argazkieri hitza utzi !

Ansabere etxola

Aintzira (udan, ez da handia !)

Saia hurbiletik

"Panpi" Ossau tontorra urrunean, Sanchese zelai gainetik hartua

Sanchese zelai zabalean, erreka bazterrean, ze piknika goxoa igande eguerditan !


2009(e)ko abuztuaren 28(a), ostirala

Asteburua mendi aldera


Via Aspe aranari buruz, Lescun aldera, Ansabere aintzira eta tontorren gerizapean inguramen xoragarria gozatzera.... asteko lanetaz burua husteko, indar berritzerat... eta argazki kutxa betetzera (eguraldiaren arabera, ahal bada segurik !)

2009(e)ko abuztuaren 23(a), igandea

Zezenaren Taldea Itsasuko bestetan

Ene lagun bat talde hunen fan klubean facebooken sartua baizen, nahi nituen ezagutu. Beraz, go to Itsasu "The Terre Sainte" !






Eebeehhhh... Gilbert Bécaud-ri "100 000 volts" izengoitia emaiten bazioten, Zezenaren taldeak "compteur"a saltarazten du !!!!!!... Hau mitxa... eta musikari trebeak ! Bon, Tekilak laguntzen du hain segur, eh ?

2009(e)ko abuztuaren 22(a), larunbata

Jon Maya dantzaria, Jon Maia bertsolaria eta Arkaitz Miner biolin joilea

Egiten dira halako aurkikuntza arraroak interneten ibiliz : 2008an, Errenteria-Oreretako Niessen Kulturunean ikusgarri batean elgarretaratu ziren 3 maixu hauek, bakoitzak bere alorrean ikaragarriko talendua dutena. Jon Maya dantzari-koregrafoak Kukai taldea kudeatzen du eta lan egiten ere Pantxika Telleria Donibane Lohizuneko koregrafoarekin. Beha nolako dantzaria den ! Jon Maia bertsolariaz, zer erran, entzunez aski da frogatzeko ! Eta Arkaitz Miner biolin joilea, kantari eta musikari frangorekin ari da eskuin-ezker (artetik erraiteko, bera da heldu Azkaineraino Kornelio musika eskolan biolin kurtsoak eskaintzerat haur eta helduei, eta biziki preziatu da, bere mailarekin badaki sinple gelditzen eta biolinaren gustua nahi du oroz gainetik zabaldu).

2009(e)ko abuztuaren 21(a), ostirala

"Baionarena" Manu Chaoren diska berria


ELKAR disketxeak argitaraturik, salgai irailaren 14etik goiti

Kuxkuxtu txaranga Leitzako bestetan

Uda huntan, lehen aldikotz, joan gira lagunekin 2 egunez Leitzako bestetara Kuxkuxtu txarangakoekin. Herri biziki ederra, euskalduna, ah... gozatu gira !
Lehen aldikotz, antolatzen zuten herri bazkari bat, presoen aldekoa eta 160 bat bazkaltiar bildu dira (jadanik, pentsatua dute datorren urtean ber ekitaldia antolatzea ikusiz arrakasta eta herritarren poza). Goazen berritz Leitzara argazkien bidez...


Baterian, ezagutzen duzue Urko Arozena oiarzuarra Leitzan bizi dena


Gazteak forman ziren... hemen "Arbola gainean" beren himnoa kantatzen zutela


 Mirentxu Aldaco urruñarra mikroan zoin polliki kantatzen Pirritx eta Porrotxen kantua eta ondoan, Segurako Xabier

Lehen aldikotz ere, jastatu dut Belarra deitzen duten edari goxoa "licor de hierbas" ttotta... prest gero herriko ostatuen animatzera joaiteko eta dantzan aritzeko...