Adituek balakikete, baina ez nakien antzerkilari ere izan zela Iratzeder. Nolako jainkotiar euskaltzale suharra izan den Iratzeder, uste dut ainitzek oraino deskubritzekoa dugula. Ez baitzen jakintsun espantu horietarik, badakizu gure artean ezagutzen ditugun batzu bezala, beti dazkiten guzia hedatu behar, kritika merke, besteak kasik behin ere entzun gabe, beren buruaz harro eta berekoiak, azken finean okaztagarriak.
Ez segur, ez, Iratzeder ez zen horietarikoa. Gizon isila, langilea, hala baina beneditanoa ! Emankorra, bai gain gainetik emankorra. Herriaren eragile handia maila askotan.
Egun batzu bakantza ditudala eta, liburua eskuratuko dut horren irakurtzeko astirat Iratzederren oroitmenez.