Argia astekariaren gunean aurkitu dut ezin hobeki presentatzen dituen bideo hau :
2009(e)ko uztailaren 29(a), asteazkena
Aupa Zpeiz Mukaki !!!
Argia astekariaren gunean aurkitu dut ezin hobeki presentatzen dituen bideo hau :
2009(e)ko uztailaren 28(a), asteartea
Uso ibiltariak Pialenbordan
Uso ibiltari batek baditu bere estekak, erraztunak, norbeitena dela eta, baina bera ibiltzen da nahi duen zeruetan eta hautatzen dituen laket lekuetan. Libro da.
Gure usoa egoiten zen hor, egunaz, etxolan behar zuen janari guzia menean zuela (artoa, garia, hots oiloen bazkatik). Arrats apalean haatik, hegaldatzen zen, beti tenore berean, gaua beste norapait pasatzera. Biharamunean, berriz ttanko, hor, kurrukaka, gozo-gozoan.
Udaberri huntan, to ! joan da. Bizpahiru hilabetez, desagertu da.
Duela aste bat, gure sorpresa ! gure usoa itzuli zauku, mehatua, moko gainean marka xuri batekin. Egunaz gure etxean eta arratsetan, zoazi zu jakiterat nora, bere betiko martxan.
Haatik, bigarren sorpresa, bi egun berantago,
lagun batekin etorri zauku : gazteago emaiten du, mehea, xuriago, hau ere erraztunez josia.
Ez dugu gure jarrera aldatzen : uzten ditugu beren bizia erematen, nahi duten bezala, beren gisan. Ez dira kaiola batean, libertate osoa gozatzen dute. Gure etxean laketu dira : aise da kontua, nahi duten bezainbat gari ta arto bihi jaten ahal baitute, oilo, oilasko ta ahatetxoen konpainian !
Erranen dautazue, baina ze ixtorio bi xorientzat ! Ez ez, garrantzi handia daukate guretzat. Amazenaren etxean ere, Barbantzun, etxe usoak baziren. Bizi goxotasun bat ekartzen dute. Kurrukaka gozo batean beren bizi plazerrra agertzen dute, erran nahi dutela : "O ! ze goxo den hemen bizitzea, ze etxalde laketa, ze jende atsegina, hau bai parabisua !"
2009(e)ko uztailaren 27(a), astelehena
Bilboko Itsas Museoaren argazki erakusketa : urdinaren "Blues"a
Carlos Villoch argazkilariak 6 000 oren pasa ditu itsas azpian argazki hartzen.
Bere 'Blues' bilduma (eta deia !) zabaltzen dauku datorren azaroa arte :
2009(e)ko uztailaren 25(a), larunbata
Maddi Zubeldia eta lagunak kantuz, gozamen hutsa !
Txomin Arizaga, Maddi eta Ramuntxo Zubeldia jaun-andereak, Jeannot Urchegui
Maddi
Urko Arozena perkusionista, hemen marimbarekin (eta bestalde txistulari famatua)
Mixel Biscay saxoan, Maddi, Urko perkusioan
Jakes Etcheverria pianoan (Arrantzaleak taldeko akordeonista) eta Michel Luro tenora
Hau dena, lagunarteko ixtorioa Mixel Jorajuriaren inguruan sortua, auzoko bestakari kantaldi bat eskaini nahi eta, bultzatu baititu bata bestea taula gainera igotzeko. Adibide ederrena, Txomin Arizagak, lehen aldikotz, bakarrik, kantatu duelarik frantsesez "la chanson de Craun" (chemin des Dames), 1914-1918ko gerlan, auzoko bat han hil zenaren oroimenez.
Milesker lagunak eta laster arte (Leitzako bestetan, Urko Arozenak komitaturik !!!!)
2009(e)ko uztailaren 22(a), asteazkena
Joe Ansolabehere, euskal diasporaren biloba Ameriketan
XX. mende hastapenean, Gratian Ansolabehere bere aitatxi bankarra joan zen Ameriketara eta abelzaintza negozioan aferak egin. Ezkondu zen Marie, Eiheralarretik jin euskaldunarekin.
42 urtetan, 1939an, hil zen Gratian bere anderea alargun utziz 3 semeekin. Euskal Herrira itzultzeko ponduan zela, amak idatzi zion Marie-ri Europan gerla hasia zela eta hobe zuela Ameriketan gelditzea. Ez zakien ingelesik, euskara eta frantsesa baizik. Bizian ateratzeko eta hizkuntza ikasteko, Marie-k erabaki zuen etxean bere semeekin ingelesez baizik ez zela ariko. Joe-k, bere euskal identitatea eta euskal jatorrizko aztarnak eskuratu nahian, Renoko unibertsitateko kurtsoak segituko ditu.
Huna Joe Ansolabehere mintzo, EITBk proposatu bideoan :
Lekukotasun zinez biziki interesgarria, orduko argazki eta bideoz osatua, eitb.com gunean segida aurkitzen ahal duzue "Marra Biziduna" titulupean.
2009(e)ko uztailaren 19(a), igandea
Kuxkuxtu txaranga Azkainen
Azkaingo Xoko Ona ostatuak Kuxkuxtu txaranga gomitatu du bere bigarren diska aurkezterat.
Okasione ona lekuko ostatuak animatzeko, segitu ditugu beraz, ostatuz ostatu, trago bat hartuz han eta hemen (avec modération halere !).
"Plazan" Maider Laduchen ostatutik hasi dira,
gaitzeko trenpuan ziren Kuxkuxtu taldeko
musikari eta kantariak :
Ondotik, "Dominique" eta Sanfrantegian "Chez Jeanette" ostatuetan barna.
Hor herriko gazteak jadanik kantuz ari ziren Pantxo Elizalde Azkaingo akordeonista eta Gachen musikaria lagun.
Arrats goxo hau bururatu dugu
Xoko Ona ostatuan,
udako gure lehen marmitakoa jan eta,
kantuz eta dantzan...
Zenbat musika tresna ez den aurkitzen txaranga huntan eta beste hoinbeste talendu !
Diska eskuratzeko, ikus taldeko kide bat edo berdin Beñat Elizondo Pausuko Saia ostatuan !!!
2009(e)ko uztailaren 18(a), larunbata
Etxe xorien besta !
Lehen xitaldiaren umeak, koxkorturik, oilotegiko janariaz airos bazkatzen direlarik, aitamak frango okupatuak dira ondoko xitaldia martxan eman beharrez !!!
2009(e)ko uztailaren 13(a), astelehena
Maddi Zubeldia uztailaren 24ean Azkaine Serresen
Maddi Zubeldia
boz eta hitz adi adi atxikitzen zaituztenak,
sustraietan oinarritzen direnak,
nortasun sakon bat azaleratzen dutenak,
bozkarioz gozatzen direnak
Uztailaren 24an beraz Serreseko kaperan, 21:00 etan EVAH Espace de vie pour adulte handicapé elkartearen alde.
Zorion lurretan
Metro batzu igo
Zerutik hurbiltzeko,
Joaren musika,
Xorien xixtua,
Isiltasuna entzuteko,
Gogo bihotzak betetzeko,
Lasai
Baketsu
Zer gehiago
Zorion hutsaren lurretan
2009(e)ko uztailaren 4(a), larunbata
Bilboko orkestra sinfonikoa Japonian
Euskal-Herria munduan zehar ezagutarazteko modu bat, dudarik gabe, kultura, dantza eta sukaldaritzarekin...
Rikardo Arregi saria ukan berri duen Olatz Simon berriketariak dauku aurkezten erreportai hau :