Urriak 11a, egun handia Maddalen Arzallusentzat. Lehen aldikotz parte hartzen du, 4 urtetarik ospatzen den Bertsolari Txapelketa Nagusian. Bilbon ariko daArriaga Antzokian17:30tan. Xehetasun gehiago karia hortako egin webgune huntan : www.txapelketanagusia.eu Segur bere Azkaingo lagunek(Maialen, Maindi eta Ihintza)sustengatuko dutela(argazki huntan Maddalen Arzalluseskuinetiklehena duzue)
Huna gure etxeko oilar berria, gazte-gaztea. Gaizoa ! badu aski lan oiloen gobernatzen, mementuan andere hauen erasiak ditu jasaiten. Aurkezten dautzuet euskal arrazakoetariko mota bat : marraduna. Badira bestalde, beltzak, xuriak, gorriak eta lepo-larrutuak ere. Espezie hau Landesetako Puyobrau kontserbatoriotik ukana dugu (zoritxarrez, uste dut ez dutela gehiago arraza honetakooiloriketa beste euskal motakoakez dituzte). Balin baduzue egun batez Puyabrauera joaiteko parada, zoazte, ez zirezte damutuko ! (pub pixka bat !)
Udazken honetako lehen onddo beltzak, eta ez nolanahikoak, fin-finak. Mereziko zuketela handitzea ? Hain segur baietz,baina bareek gu baino lehen iretsiko zituzketen !