Ez duzue gorri ainitzik harrapatuko naturan, ferdea da nagusi.
Abereek ez dute guk dugun koloreen perzepzioa. Adibidez, xoriek biziki ongi ikusten dute GORRIA kolorea.
Eta hortaz baliatzen dira landare batzu. Zendako ba? hazien eta hezurren barreiatzeko.

Zozoak edozoin fruitu eta bereziki gereziak jaten ari direlarik, ari gira gormanta zikin batzu baizik ez direla (gu bezala funtsean!). Baina gereziaren gorri kolore distiranta biziki ongi ikusten dute xoriek eta fruitu gozoa jan ondoan hezurra botatzen, heier esker gerezi ondo berri baten mentura segurtatua delarik.Abereek ez dute guk dugun koloreen perzepzioa. Adibidez, xoriek biziki ongi ikusten dute GORRIA kolorea.
Eta hortaz baliatzen dira landare batzu. Zendako ba? hazien eta hezurren barreiatzeko.
Baina GORRI koloreak badu beste erranahirik, horietan bideko argi gorria bezala, KASU mezua dakar!!! beste aberreei erraiteko ez nazazuela jan, pozointsu naiz!!! gure marigorri xarmanta eta maitagarria bezala...
Insektu balios hau, baratzezainaren adixkide hoberena, hortarako "Jainkoaren adixkide" deitua, bere etsaiendako jangaitza eta kaltegarria da. Diote zientifiko batzuk behar bada iresten dituen kukuso eta mamutxetik heldu zaiola justu kirets eta beraz pozointsu hori. Maleruski marigorriaren etsai handiena gizona eta gizonak asmatu insektizideak dira... eta kasu honetan, koloreen mezua nahasten da eta zentzugabe gelditzen!
Gehiago kasu emaiezaiogun, pozoin kimikoak baztertuz... Naturak eskertuko gaitu... ondorioz Jainkoak ere bai...