Azken egun hotan, armiarma.com-ek 249 liburu elektroniko urririk deskargatzera proposatzen zituela jakin dut (facebooken bidez). Badakigu argitaletxeak merkatu hau garatzen ari direla, e-liburuak edozein e-irakurgailu, iPad edo iPhone tresnetan irakurtzeko parada eskaintzeko.
Patxi Gaztelumendik osatu du artikulu interesgarri bat zuzeu.com-en horri buruz.
Armiarma.com-ek eskaintzen dituen 249 liburuak obra klasikoak dira, euskal edo unibertsal obrak, lizientzia librean agertzen direnak eta eskubideak domeinu publikora pasatuak direnak.
Hitz bat hala ere lizientzia libreetaz: autorearen eskubideen baldintzapean kopia, banaketa eta obraren aldaketa baimendua da.
Xehetasun gehiago aurki dezakezue, gune hauetan, Copyleft (wikipedia), Artlibre, Creative Commons lizientzia libreei buruz.
Frantzian, Mathieu Pasquini Copyleft konzeptuaren defendiatzaile sutsua da. 2005an sortu zuen In Libro Veritas gunea: horretan idazleak eta irakurleak libroki argitaratzen eta irakurtzen ahal dute. Aldi berean bezeroak hautatzen dituen obrekin liburu bat egitea, paperez (klasikoa edo berziklatua), eskaintzen du. Initiatiba interesgarria, liburu elektronikoak ez baitu, ene ustez, behin ere paperezko ale baten xarma eta atsegina ukanen (mila aldiz nahiago baitut kanapean ongi jarririk irakurri, begiak pantailaren dirdiratik babesturik).