2011(e)ko otsailaren 26(a), larunbata

Gustoki: hurbileko bio ekoizpenak sarean

Aña Carrere eta Lolotx Marineak idei gaitza ukan dute Gustoki sortuz Urruñan, 2010eko apirilan.


Haien baserri ttikietan, produktu sanoak eta kalitatezkoak ekoizten dituzten Euskal Herriko laborarien laguntzea izan dute xede.


logoa gustokiAMAP-ren antza baldin badu Gustoki konzeptuak, gehiago ere eskaintzen du.

gustoki.com gunetik, erosleak bere saskia etxetik manatzen du (igande arratsa arte) eta ondoko astean eskuratzen du, etxean edo Urruñan berean edota oraino beste gune batzuetan (finkoak direnak edota proposatzen ahal direnak).

 

Webgunean 24 ekoizle zerrendatuak dira, haragi, barazki, zereala, edari, tisana, eta bestelako (ezti, erreximenta, bio arrolzte, biper, xokolate) saltzen dutena. Denak gazteak eta geroa eraiki nahi dutena, soilik ingurumena eta ondoko belaunaldien errespetuz jokatzen duen laborantza iraunkorreko produktuak proposatuz.

 

 

Gustoki-n ororen buru, kontsumitzailea ez da pasiboa egoiten baina tokiko ekonomiaren, laborantza alternatibo eta arrazoinatu baten partaide bilakatzen.

Nik hasteko, ez bainekien ene seme gehienari bere urtebetzeko zer eskaini, atxeman dut hor "opari otarrea" (Gustokiren promozioa egiteko aitzaki bat ere!)

Lapikoko garai

Otsailari agur emateko punduan gaudela, primaderak jadanik keinu frango egiten dizkigun garaian, ez da haatik negua bere lekua uzteko prest!!!

 

Asteburua. Eta berriz ere, eguraldi grisa, euri zirtzil batekin. Nahiko nuen ba kanpoan ari izan (hoinbeste bada egiteko!), landare ta loretan... baina hobe sutondoan egoitea, pausatzen eta... sukaldatzen

pot au feu 2

pot au feu 1

Lapikoko gogo! guk Iparralde huntan (eta Azkainen bereziki) ez dugu usairik hitz hori erabiltzeko "pot-au-feu" erraiten baitiogu beti.

Ze plata! Maite ditut denbora asko eta hastirat egiten diren platera hauek sukaldatzea!

Usai gozo bat hedatzen da etxe guzian.

Haragia, urteko piperada kontserba batekin plata nagusia eginen duelarik, salda egiteko gaia, bai eta barazkiak eskaintzen ditu!

Gutti kosta duena eta zein ona!

2011(e)ko otsailaren 17(a), osteguna

"Zuhaitzak landatzen zituen gizona" - Jean Giono

2011 oihanaren urtea dela eta, berriz irakurri dut Jean Gionoren "L'homme qui plantait les arbres" liburua, Elena Touyarou-Phagaburuk euskaratua 1990an.

zuhaitzak liburua giono

Autorearen helburua sinplea zen: "arbolaren maitaraztea edo, zehazkiago, arbolen landatzea maitaraztea".

 

Ixtorioa Provence eskualdeko mendixketan kokatzen da, gizonen ustiaketaren ondorioz basamortu bihurtu zen gune batean. Han, Elzéard Bouffier artzaina, egunero, artoski, landareak eta arbolak landatzen ari izango da hil arte.

 

Jean Giono berak zionaz:

"Elzéard Bouffier asmatutako pertsonaia bat besterik ez dela gaztiatu behar dizut. Nere helburua arbolen maitaraztea edo arbolen landatzearen maitaraztea hobeki erraiteko (horixe izan baita betidanik nere asmoetarik kuttunena). Eta, ondorioen arabera, irudimenezko pertsonaia horrek bere eginkizuna bete du. "Zuhaitzak landatzen zituen gizona" irakurri duzun testua Daniarrera, Finlandiarrera, Suediarrera, Norbegiarrera, Ingelesera, Alemanera, Errusora, Txekoslobakiarrera, Hungriarrera, Espainolera, Italianora, Yddisera, Poloniarrera itzulia izan da. Idazle eskubideei uko egin diet erreproduzio guzientzat. Amerikano bat jin zait berrikitan testu hori 100 000 aletan plazatzeko baimenaren eske, Ameriketan barna hedatzeko asmoz. Noski, onetsi dut. Zagrebeko Unibertsitean Iugoslabiarrera itzultzeari ekiten diote. Nire idazkietan gehienik pozten nautenetarik bat da. Ez dit diru pilik lortzen eta preseski helburu hori neukan idazterakoan. Ezagutu nahi zintuzket, ahalaz testu honen erabilpen pratikoaz hitz egin dezagun. Badut ustea "arbolaren politika" egin dezagun ordu litekeela nahiz eta politika hitza bera ere desegokia iduritzen zaidan."

 

Hau idatzi geroztik, beste hizkuntza batzuetara itzulia izan da liburuttoa, euskaraz ere beraz, 1990an, Elena Touyarou-Phagaburu-i esker.

 

Honen mezua beti gaurkoa geratzen da, munduan zehar inguramenaren errespetua zangopilatua baitago beti ta gehiago, irabazi ekonomikoen fagoretan.