Itzuli baten egiteko parada gozatu dugu lagunekin Ordiziako merkatura joanez. Euskal Herriko merkatu garrantzitsuenetakoa eta famatuena XI.-XII. mendetik antolaturik dagona.
Hain xuxen, artzain eguna zen eta usaian baino jende gehiago hurbildua zen.
Ni hasteko, harritu naiz errape erakusketa honen aitzinean!
Harrigarri!!!
Lierni gure Segurako lagunak merkatu hau astero segitzen baitu, ez ditugu ekitaldi ofizialen pausuak eman, ahantzirik gelditu baigira hameketako gosarian Pottoka ostatuko gibeleko partean:
Oilo salda, xixa omeleta, tripaki jasta eta arno sorta bat... badira bizian halako momentu magikoak...
Hala ere, gure asteroko merkatua egiteko baliatu gira...
... Plaza nagusia inguruko... eta ondoko ostatuetan trago bat eta beste hartuz eta Segurako talo egileei agur erranez...
Azpimarratzekoa da gain-gainetik giro herrikoia, sinplea eta sanoa, Hegoaldean baizik aurkitzen dena. Berriz jastatzekotan, nahi dugunean berritzen ahal duguna, artzain egunetik aparte baitakigu asteko zein egunetan antolatua den eta!