Maiatzaren 30ean, Alemaniak bere azken erreakzio nuklearra 2022an hetsiko zuela iragarri du.
Japonian iragan hondamen izugarriaren ondorioz eraman gogoeta, baita ere jadanik Angela Merkelek programatutako politikaren emaitza.
Dinamarkak nuklearraren uztea erabaki zuen 1985ean, Suizak 2011ko apirilan eta orai Alemaniak. Italiak ez du erreaktorrik, Portugalak ere ez. Zer ari da ba Frantzia?
Gure politikariek eskualden arteko energiaren dependantzia azpimarratzen dute halako erabakia ez aintzat hartzeko. Zenbakiak nahas-mahas erabiliz itotzen gaituzte eta lokarrarazten, nuklearra ezin dela Frantzian utzi frogatzeko.
Greepeacek politika kargudunen erranak analisatu ditu artikulu interesgarri honetan.
Alemaniak, Suizak eta Dinamarkak hartu erabakiak ez dira utopikoak, frantses agintariek sinetsarazi nahi daukuten gisan. Borontate eta nahikari politika azkar bat erakusten digute, gure agintariek gaur egun ez dutena! ez dira "grenelle de l'environnement" errespetatzeko gai izan ere!
Stéphane Hesselen "Indignez-vous" (hasarretu zaitezte!) liburuxkaren ondotik, haserretuen mugimendu pazifikoa hedatuz doa, orearen altxagarri.
Ni ere biribilketa dantza honetan sartuko naiz, mundu ero honen zentzugabekeriak salatzeko eta aldarazteko!
Huna azkenik Greenpeace-ren bideoa, erabiltzen ditugun energietaz: