2011ko azaroaren 11n, Hondarribiako udalak 'Kalean Kantuz' antolatzen zuen azken aldiz, bederen urte hauetan egiten zuen gisan.
Ohi bezala (urtean behin), 'Ziburu kantuz'eko kideak gomidatuak ziren:
Aurten haatik udalak deia zabaldu diote herritarrei 'Kalean Kantuz' ekitaldiaren antolaketa beren gain har dezaten. Egia igande hortan Ziburutik (eta Azkainetik) 47 lagun hurbildu girela, horko herritarrak baino gehiago...
Agian gizon-emazte suhar batzu agertuko dira, euskal kantuaren amodioz, herri eder horren animatzeko xedearekin, Iparraldeko herri andana batean antolatua den gisan, Azkainen, Ziburun, Baionan, Donibane Lohizunen...
Argazkiak: Sabin Altuna