Lehen aldia da birigarro bat ikusten dutala etxe aitzineko xorien bazka aterbean ogi papurrak jaten ari.
Ze hegazti ederra!
Neguan girela eta hotzak ziztatzen duela erakusten du. Honi ihardokitzeko harro-harroa emana da, potolo-potolo itxura batekin.
Etxeko nagusiak hegaztietaz duen jakitateak beti harrituko nau: "Biligarro musikaria duzu. Sasoin huntan bikoteak uztartzen ari dira. Sukaldeko ordularian bietan kantatzen duen xoria da".
Elurra mendietan, euria eta hotza kanpoan, zein goxo den barnean supazter xokoan eta... oporretan!