Hotzaldietan, abereak bazkatzeari eusten diogu: bihi mota ezberdinak eta gantza banatzea... aldiz ez da ahantzi behar garrantzitsua dela ura emaitea. Usaian han ta hemen naturan aurkitzen dutena, berdin putzu ttikietan, negu bete-betean den-dena hormatua da...
Eta denak egarri! Ez bakarrik egarri! batzuk garbitasuna egitea edatea bezain beharrezkoa dute, antzarek bezala.
Antzara hazkuntza egiten duenak badaki tirrin edo tupin bat urez betea eskaini behar zaiela, hartan murgiltzea maite baitute. Bestalde harrak emea estaltzen du urean.
Antzara bat garbitasunaldian kontzienteki ari ikustekoa izaiten da!
(Argazkiak: Maite Deliart. Flickr)