Ordenagailu ondoan, badauzkat sakelako bi Lur hiztegi ttiki eta Eneko Bidegain-en Euskal esaerak liburuttoa, eskupean ukaitea beti atseginak.
Maiatza... Erran zahar andana bat inspiratu du hilabete honek:
- Maiatz hotz, ez gari ez eta agotz.
- Maiatza euritsu, urtea ogitsu.
- Maiatza, urtearen giltza.
- Maiatzean euri, uzta jori.
- Maiatzeko lorea, urrea baino hobea.
Aldi berean, Ordiziako 500 urtemugakari argitaratutako egutegian, maiatz hilabetea hiruzpalau gisa desberdinez deitzen da: nik biziki maite dut loreil eta hostaro deitua delarik. Eta hala da bereziki aurten ukan dugun apiril euritsuaren ondotik, bazterrak ferde ta loretsu baitira:
Aspaldiko partez Salbatore zubiaz baliatu naiz baratzegintzan aritzeko (ezpela eta juniperusak taillatu, leiho eta etxe ingurua koloreztatu erositako urteko loreekin). Jakin ezazue kirola dela, nahiz seme batek hori erran dudalarik ederki irri egin duen!!