"Ze izen bitxia gatu batentzat! beti halako izen arraroak hautatzen dituzu!" hara ingurukoek erraiten dautatena.
Bon! lehenik erran behar dut Begiurdin galdurik ez nintzela ni pentsioner berri hunen ondotik joana. Opari sorpresa bat da, senarrak koinatarekin hitzartu ondoan eskaini dautana. Bi hilabeteko "isabelle" deitu hiru koloreko eme xarmanta bat, hezia, barnean usatua eta garbia. Ez da gutti!
Zein izen eman? "Ez naiz kexu, atxemanen diozu ba zuk izen bat."
Interneten bilatu dut: 2012an gatuen izentegia H hizkiarekin hasten da. Bof!
Nik bertsularitza eta bertsulariak maite ditut.
2012: XILABA Iparraldeko xapelketaren hirugarren edizioa! Ez dut halere Xilaba deituko, interneten ibiltzen direnak, xapelketari buruzko informazioa xekatzean nire gatuari buruzko artikulua lortzen badute, bof bof!
Eh beh hara! deituko dut Punttuka! (* eke.org atarian: Bertsulariek punttuka aritzea biziki gustoko dute. Izan ere, ariketa horrek hatsa hartzeko parada ematen die. Bertsu bat edo gehiago osatu behar da 2, 3 eta 4 bertsulariren artean, bakoitzak lerro bat aldian kantatzen duelarik. )
Bertsulariek gustukoa dutela punttuka aritzea! eta zer erranik orduan entzulegoaz? punttuka ari direnen entzutea! loria hutsa: hiri-niri jostetan ari baitira bertsulariak, ziztu bizian eta umorez.
Beraz Pialenbordako gatukumea Punttuka deitzen da (eta ez Punttukom lankide internetzale batek ulertu duen gisan).
Ongi etorri alaitasun zabaltzaile berriari!