Duela 6 urte, 2008ko otsailan sartu nintzen Ziburuko Arte Liburu elkartean. Hunen berri eman nizuen blog huntan berean eta nere lehen eskulana aurkeztu. 6 hilabete baizik ez nituen igaro lanagatik.
Aurten, beste lan egutegi bat harturik, berriro lotu naiz astean behin aktibitate horri. 6 urteren buruan, zerotik abiatu behar! hasia nituen bi liburuak kosta ala kosta berriz hartu ditut.
Huna lehena finitua: 'Pommes et cidre', Hendaiako Abadian kokatua den sagardia bereziaz. Tokiko fruitu moten babesa, hedapena eta garapena bultzatzen ditu. (Demi-reliure, tokiko sagar moten maparen afitxa baliatuz egina).

'Papier marbré' deituriko hau etxean nihaur egina dut. Baina kolatzerakoan liburu gainean, emaitza ona lortzea kosta zait. Ez dakit zendako! papera gatik edo, baina ondoko liburuarendenko hurbildik zaindu beharko dut etapa hori...