2014(e)ko azaroaren 29(a), larunbata

'Esprit de solitude'



Hau da Jacqueline Kelenen liburuaren jatorrizko estalgia. Osoki larruztatu eta, larru mozaikaz irudikatu dut eta estilizatu bizian daramagun bidea, xendra bide luzea gorantza eta argiari buruz, bilaketa pertsonala, bakardadean ondua.

2014(e)ko azaroaren 22(a), larunbata

Euskal oilar trukaketa: Erreziltik Azkainera

Ixtorio pollit bat kondatu behar dauzuet. Blog hunen bidez mezu bat ukan nuen joan den irailean:

"Egun on,

Errezileko (Gipuzkoa) baserri batetik idazten dizut.

Aizu, oilar marradunak badituzula ikusi dut. Guk ere baditugu.

Nahiko bazenu oilar bat trukatu genezake (guk zuri bat eman eta zuk guri beste bat). Zer diozu? Eskerrik asko eta laster arte!

Iñaki"

Alabaina 2009an gure euskal oilar marradunaren berri emana nuen begiurdin.org -en. Justu gazte bat bagenuela, hunen argazkia Iñakiri bidali nion:

Pialenbordako oilarra Errezilera joana. Argazkia 2014ko irailan hartua.

Pialenbordako oilarra Errezilera joana. Argazkia 2014ko irailan hartua.

Errezilgo Iñakiren erantzuna:

"Poz handia eman dit zure mezuak (eta oilarraren argazkia) jasotzeak...

Guk sei oilar marradun gazte ditugu (martxoan sortuak). Horietako ederrena zuentzako gordeko dugu."

Erran eta egin! Urruñan bizi den Iñakiren lagun baten bitartez, gure oilarra Gipuzkoako bidea hartu du, Errezilgo oilarraren truke. Ez dut gurearen berririk baina hitz ematen dauzuet Errezil deitu dugun gipuzkoar oilarra uros bizi dela gure etxean. Gozo-gozoa da, berehala laketu da, eremu zabalean nahi duen gisan ibiliz:

Errezil gure euskal oilar gipuzkoarra. Azkaine, 2014-11-22. Arg. Maite Deliart

Errezil gure euskal oilar gipuzkoarra. Azkaine, 2014-11-22. Arg. Maite Deliart

2014(e)ko azaroaren 21(a), ostirala

Euskal antzerkiaren inguruko funtsa hizpide 1....