2015(e)ko urtarrilaren 31(a), larunbata

1914ko gerlan hil azkaindarren oroitarria (2)

Azkaingo gerlarien oroitarria. AKA 64, panomario.com

Azkaingo gerlarien oroitarria. AKA 64, panomario.com

Maxime Real del Sarte 1928an. BnF, Paris.
Maxime Real del Sarte 1928an. BnF, Paris.

Gerla Handian hil edo desagertu direnen Azkaingo oroitarria, Maxime Real Del Sarten obra da, 1924an estreinatua.

Nor zen Maxime Real Del Sarte (1888-1954)?

Parisen sortua artista familia batean, Arte-Ederretako eskolan sartu zen 1908an. Lehen Mundu gerlan, bere anaia Verdun-en hil zen. Bera kolpatua izan zen 1916an, Eparges-etan: besomotz gelditu zen, ukondoraino ezkerreko besoa galduta. Ondorioz laguntzaileez inguratzen zen zizela erabiltzeko.

Eskultore ezaguna bilakatu zen.

Frantzia guzian, hainbat hiri eta herritan ikus genezazke haren obrak, eta horien artean berrogeitamar bat hilen oroitarri (Compiègne, Parise, Montpellier, Champagne eskualdeko Navarin etxaldeko hezurtegi oroitarria, etab.).

Euskal Herrian egin dituen zonbeitzuk aipa ditzagun:

- Guduan hil oroitarriak, Azkainen, Getarian, Donibane Lohizunen,

- Donibane Lohizuneko eliza nagusiko gurutze bidea,

- Baionako Joana Arkekoaren itxura (debozione handia bazuen saindu hunentzat),

- etab.

Monarkista, "les Camelots du Roi" deitu mugimendua sortu zuen 1908an. 1939-1945ko gerla garaian, Vichyko errejimenak Francisque Ordenaren medaila eman zion, hots Pétain marexalaren estimu marka.

Gerla ondoan, osagarri txarra izanagatik Donibane Lohizune ondoan zuen etxera erretiratu zen. Hor hil zen 1954ko otsailaren 15ean, 65 urtetan.

Gure ingurumenean dauzkagun eskultura, oroitarri edo mota guzitako obren historiaz jabetzea merezi du beti, ibilbide berezia daukaten pertsonaien ezagutza egiten da...

2015(e)ko urtarrilaren 29(a), osteguna

1914ko gerlan hil Azkaindarrak (1)

Hilen oroitarria Azkainen.

Hilen oroitarria Azkainen.

Azkaingo elizaren bisean-bis duzue 1914-1918 eta 1939-1945ko gerletan hil direnen oroitarria (sarean daukazue Christine Fagaldek bildu zerrenda). 61 gizon, horietan berrogeitamar lehen mundu gerlan hilak. 19 eta 44 urte artekoak (28 urte bana beste). Famili batzu hunkituak izan dira bereziki, familiako bi baino gehiago galdu baitituzte: Elissalde, Etcheverria, Etcheverry, Andiazabal, Aristizabal, Pecotch, Salaberry. Gehienak Frantzia iparrean (Meuse, Marne, Aisne, ...) arroiletan erori dira, munduko gerla itsusi huntan hildako gehienak bezala. Beste batzu urrunago, hala nola Xemartin Ithurria Turkian.

Bi azkaindarren zorte iluna aipatu nahi nuke, itsasoan urperaturik desagertu baitira. Martin Etcheverry 1915ko abuztuan, eta Léopold Deliart (1883-1917) ahaidea, nire aitaginarrebaren osaba, Itzotz-Agerrian sortua 1883ko otsailaren 27an.

Léopold beste hogei lagunekin batean hil da, 1917ko apirilaren 5ean. Sukaldari zen Baionako Ernest-Le Gouve hiru mastako itsasuntzi beiladunean. Aleman itsaspeko batek urperatua. Nanteseko auzitegi goreneko tribunalak baieztatu du bere heriotza 1917ko abenduan.

MémorialGenWeb guneko zerrenda hunkigarria da. Izenen gainean klikatuz, gizon gaixo horiek pairatu sofrikarioak ezin asmatuak zaizkigu. Teknologi berriei esker (internet, numerizazio), artxibo eta paper zaharrak beren sekretua eta errealitate hitsa klik baten bidez begi bixtan argitaratuak dira.

Azkaingo oroitarriari ez nion orain arte kasu handirik ematen. Herriko etxeko agerkarian (2015ko urtarrilakoa) irakurri artikuluak digu jakinarazi nor den horren zizelkaria, Maxime Real Del Sarte, beste artikulu batean aipatuko dutana.

2015(e)ko urtarrilaren 28(a), asteazkena

2015(e)ko urtarrilaren 23(a), ostirala

Martel-en "La France ignorée" (1)


E. A. Martel

Edouart-Alfred Martel (1859-1938) espeologia modernoaren sortzailea dugu. Geografiaz eta natur zientzetaz maitemindua, Jules Verne-n obraren irakurle leiala da haur-haurretik. 1866an, 7 urte dituela beraz, Pirineotako Gargaseko lezeak bisitatzen ditu. Eginen dituen bidaietan, beste hainbat leze zulo bisitatuko ditu Alemanian, Autrichian eta Italian.
1886an, eskubide lizentzia ukan ondoan, abokata bihurtzen da. Frantzia osoa zeharkatuko du bere opor garraian kartografia lanak burutuz. 1888an espeologo ibilbidea hasten du Bramabiau-n (Gard). Bi kilometroko galeriak deskubritzen ditu. Leze zulo ezagupen hortan ez da gehiago geldituko. Mundu berri bat zilatuko du (errateko maneran), tokiko kartak arkatzez marraztuz (orotara 250 kilometro galeria). 1888 eta 1893 bitartean 230 zulo eta leze bisitatu eta errepertoriatuko ditu.
Luzeegi da bere bizia zehazki aipatzea baina hauxe bakarrik, Euskal Herriari dagokionez, Kakuetako arroilen lehen exploratzailea izan da. 1906an zen.
Publikazio zientifiko franko argitaratu ditu (milako bat). Horietan "La France ignorée" bi tomotan argitaratua (Paris, Ch. Delagrave). Lehena, 1928an "La France ignorée : Sud-Est de la France
(290 or.), sarean numerizaturik aurki ditaikena, eta bigarrena 1930ean, "La France ignorée : Des Ardennes aux Pyrénées" (306 or.). Liburu zaharrak eta arraroak gaurko egunean.
Adiskide batek etxean bazauzkan Martelen bi ale hauek baina ez zen gehiago orrialdeak itzulikazen atrebitzen, hain ziren xahartuak. Eman dizkit berri ditzadan Arte-liburu tailerran. Elkartekideek diotenaz, ez da errex norberarenaK ez diren liburuak apaintzea, aldi oro desafio bat baita eta esperientzia dutenek ere hutsak eta akatsak egiten baitituzte.
Beraz lanari lotu naiz. Bi aleak elkarturik ziren, animaleko liburu bat egiten zutela! Laster konturatu naiz bi ale ezberdin zirela. Baina bakoitzak kasik 300 orrialde izanki, zaila izango zen hala ere horien lantzea.
Urratu ondoan, kaierak josi behar. 80 urte pasa duen liburu batek, pentsa! badu zer ikusirik! jostean papera urratzen zen! Polliki-polliki, dena josi, eta astean behin etapa bat baizik eginez, huna ale zaharrenaren bizkarrak zer itxura duen! Kolatua, oraindikan kartoiez loditzekoa da (zenbait asteko lana, aldi bakoitz ongi idortzen utzi behar baita).
Hau idortzen ari den bitartean, bigarren tomoa josten hasia naiz:



"Cousoir" deitzen den tresnaren eskuin aldean dago jostekoa den liburua. Kaier bat hartu, behar den zentzuan eman, polliki josi papera tarratatu gabe (hau da zailtasuna liburu zahar hauetan, nahiz azkartu ditudan paper berezi batekin). Eta kurtso bat ez aski dena josteko!
Arte liburugintzaren sekretua edo bederen lehen baldintza: pazientzia, hastia... lotsa pixka bat haatik bururatu arte, kausitu arte... baina etsitu gabe!

Ihauteri buruzko dantza eta bideo tailerra...

2015(e)ko urtarrilaren 22(a), osteguna

Gure inguruko xorien euskal izena

Euskadiko Biodibertsitate zentroak 2014ko abendutik "Inguruko hegaztiak" proeiktuan parte hartzen du, gure etxe inguruko xorien ezagutza areagotzeko asmoz. Garden Birdwach proiektua Urdaibai Bird Centerrek bultzatua du.

Horretarako, jan lekuak erabiltzen dira neguan zehar, xoriak etxeetara hurbil ditezen.

Xehetasun gehiago:

Gure inguruko xorien euskal izena

Karia hortara zabaldua den afitxa ederra bezain baliosa da xori hauen euskal izenen ikasteko eta jabetzeko. Dudarik ez euskalki bakoitzak badaukala bere hiztegia eta ñabardura izendegi hunen aberasteko!

2015(e)ko urtarrilaren 21(a), asteazkena

Aitor Servier bertsularia Bretainian

Aitor Servier bertsularia Bretainian

Quimperlé hirian iragaiten den Taol kurun festibala bretoi kulturari dedikatua da. Aurten, lema nagusitzat transmisioa hautatu dute. Ti ar vro Bro Kemperle kultur etxeari harpidetuak diren 20 elkartek 30 animazio antolatu dituzte inguruko 11 herritan.

Bertsularitzari tartea emana izan zaio Bertsolari filma zabalduz urtarrilaren 19an. Bestalde, Aitor Servier-k aste bat iragan han gaindi, bretoiei erakusten ziotela zer zen kantu inprobisatua.

Aitor Servier. Quimperlé, Taol kurun festibala, 2015.

Aitor Servier. Quimperlé, 2015. Ouest-France.fr

2015(e)ko urtarrilaren 6(a), asteartea

Abbadiako artxiboak sarean, gune paregabea:...