2015(e)ko otsailaren 21(a), larunbata

Pedro Meca apez dominikanoa Parisen zendu dena:...

2015(e)ko otsailaren 17(a), asteartea

#Taizé “Zaudezte iratzarririk” CDa, goresmen...

2015(e)ko otsailaren 14(a), larunbata

Euskal Herriko Mapa Digitala: 669 herriren izen ofiziala

Euskaltzaindiak 1998tik 2009ra bitartean plazaratutako herri-izenei buruzko 10 arauetako informazioan oinarritzen da UZEIk - Terminologia eta Lexikografia Zentroa (Donostia) - aurkeztu berri duen Euskal Herriko Mapa Digitala, bere webgunean jarri duen zuzeneko estekan ikusgai dagona.

Google Maps zerbitzuarekin sortu mapa berri huntan, 669 herriren izen ofiziala, euskal izena eta herritarren izena kontsulta daitezke.

Herriak probintziaka sailkatuak dira. Artetik erraiteko, gure herriarentzat, Azkaine idatzia da, hemen bi idazmoldeen arteko eztabada dagolarik (batzuk Azkain besteek Azkaine).

Eta twitterren bidez Berako kultur etxeak hauxe dio ere: "Akats bat dago: euskaraz eta gazteleraz Bera da izen ofiziala 2009tik (ez Bera/Vera de Bidasoa)".

Xehetasun gehiago: http://www.uzei.eus/euskal-herriko-herrien-izenen-mapa-digitala-sarean/

UZEI - Euskal Herriko mapa digitala

UZEI - Euskal Herriko mapa digitala

2015(e)ko otsailaren 12(a), osteguna

Etxe alde: otsail ostegun bat...

Etxe alde: otsail ostegun bat

Egunero lelo bera daramat gogoan: "Eskerrak naizen baserrigunean sortu eta suertatu naizela!" Ezin nintaike laket egon hirigunean, zinez ezin! Ez badut natura ondoan, ezin banaiz inguru horretan murgildu eta berriztatu, ihartzen naiz. Estresa eta oreka eskasak harrapatzen naute.

Adinarekin ere, beste bizi kalitate bat nahi dugu gozatu. Astean lan egun bat gutiago egitea erabaki nuen 2014ean. Osteguna. Zer loria! hatsa hartzea, beste aktibitate batzuk ukaitea! ez du horrek preziorik.

Otsaila, nire hilabetea. 3koa bainaiz. Dakizuen bezala, bloga hau segitzen dutenek behintzat, pipalore garaian sortua. Urtez urte, argazkiak hartzen ditut ikusteko hauen eboluzioa. Aurten, negu on bat bizi dugula marka: berankorrak dira aitzineko urteeri konparatuz.

Etxeko pipaloreak. 2015

Etxeko pipaloreak. 2015

Lumadunak hasiak dira berriz arroltze egiten. Denek sendi dute egunak luzatzen ari direla. Argiarekin batean, biziaren indarra: gure oilo ttikiak alde guzietan ditugu, izan arroltze egiten ala xitan geldituak. Goiz huntan, xuriak egur metan egin du berea!

Etxe alde: otsail ostegun bat
Etxe alde: otsail ostegun bat

Lorioan, alde batean 2 arroltze, bestean oilo bat xitan 13 arroltzerekin:

Etxe alde: otsail ostegun bat
Etxe alde: otsail ostegun bat
Beste hau ere 13 arroltzerekin!

Beste hau ere 13 arroltzerekin!

Eta etxe sartzean dagon landare loretsuan potolo hau lorez lore ibilki!

Eta etxe sartzean dagon landare loretsuan potolo hau lorez lore ibilki!

Goresmen hitzak baizik darabilzkit gogoan! Oraiko mendean gehiegi intelektualizatzen den unean, pinpirinak bezain arinak dauden gogo eta desioei zendako ez leku gehiago egin? natura eredutzat hartuz.

2015(e)ko otsailaren 5(a), osteguna

Taizé-ko kantuak euskaraz: Graxi Solorzano mintzo

Graxi Solorzano "Zaudezte iratzarririk" CDa aurkezten. A. Dumay, Sud-Ouest, 2015-01-31

Graxi Solorzano "Zaudezte iratzarririk" CDa aurkezten. A. Dumay, Sud-Ouest, 2015-01-31

Hementxe bertan aipatu nauzuen diska berri hau.

Sud-Ouest-en, 2015ko urtarrilaren 31ko artikuluan, azkaindarrak azaldu digu berak bere proiektua, nundik-norakoak, helburua...

Herria astekarian azaldua zigun ere, baina erran gabe nun aurkitu. Hara! Sud-Ouest egunakarian jakinarazten digu eros ditaikela leku hauetan: Azkainen (Irakur), Senperen (Leku-ona), Donibane Lohizunen (Laketoki) eta Baionan (Elkar).

2015(e)ko otsailaren 4(a), asteazkena

Kultura-tresnak osasun eta gizarte esparruan...

Xavier Baylac:''Garapen iraunkorra...