2015(e)ko ekainaren 26(a), ostirala

RT @eke_eus: "Ondarea & Sorkuntza"...

2015(e)ko ekainaren 25(a), osteguna

Josette Dacosta margolariari elkarrizketa...

2015(e)ko ekainaren 19(a), ostirala

Hazparneko Anderea #antzerkia Iduzkilorek 23...

2015(e)ko ekainaren 12(a), ostirala

@Txikillana Milesker zuri!

Martel-en "La France ignorée" (2)

2015ko urtarrilaren 24ean argitaratu nuen blog huntan Martel-en "La France ignorée" bi tomoen zaharberritze lanetaz idatzi lehen artikulua.
Gaur, ekainaren 11a. Bukatuak ditut!
Ez dauzkizuet etapa guziak kondatu ez eta erakutsi. Baina gaur biderdiz hartu bizpahiru argazki eta bururatuta hartu azkenak erakusten dizkizuet:












Hara beraz Edouart-Alfred Martel-en "La France ignorée" bi tomoak apainduak. Ez zen xantier ttikia, ez eta ere lan errexa, gehiago denaz biak potoloak eta handiak baitira. Baina emaitzaz kontenxko naiz. Ea orain jabeak gustukoak izanen dituen! Dena den, arreta handiz beharko ditu erabili eta babestu 80 urte pasa duten liburu arraro hauek!

2015(e)ko ekainaren 4(a), osteguna

Mihisearen metafora

Mihisearen metafora

Mundua aldatu da. Mihiseak ere.

Amen eta amatxien armairuak linja ederrez apainduak ziren: xuriak, brodatuak. Mihiseak lihoz: oihal zakar batean egina. Ez ziren larruaren kontra hain goxoak. Bainan azkarrak eta irauteko eginak. Ez ziren behin ere higatzen. Bizi guzirako ziren.

Baziren egunerokoak eta besteak. Okasione berezientzat atxikiak. Horietan azken orenekoa, ohea apaintzeko atxikia.

Hil ondoan, armairuak oraino beterik zeuden, "trousseau"a frango aberatsa baitzen. Ondoko belaunaldiari pasatua zen.

Ez baita mundua beti bere hein hartan egoten, jendartearen bizimoldea eta gustuek kolorea eta goxotasun gehiago sarrarazi dute etxeko oihaletan.

Galda zazue zuen etxekoeri nolako aldaketa izan den kolorezko lehen mihisea erosi dutelarik!

Ez dira haatik lihozkoak bezain azkarrak. Urte batzuen buruan, zangoko erhi pototsak aise zilatzen ditu. Orduan "Chiffon"ak egiteko edo ihauterietan mozorrotzeko erabiliak dira.

Zernahi gisaz, etxeko andereari berdin zaio: errex da aldatzea, hauta geroz eta handiagoa da eta, urtero, saltegi guzietan urtarrila "Xuria"ren hilabetea da.

Ez dira ere hain ederrak. Nork daki gaur brodatzen eta nork ezagutzen ditu gure aitzinekoek zakizkiten puntu guziak? eskulan ederra, galdu dena.

Bikoteen arteko harremanek ez duteia eite mihiseen historiarekin? Bikote diot, zeren lehen senar-emazte bezala engaiatuak ziren, gaurregun bizilagun, "ma copine" edo "mon copain" bilakatu direnak.

Biziaren gorabeherak jasaitea, bakoitzaren ibilbidea eta egin ezagutzak kondutan hartuz, zaila da irautea, dudarik ez. Berriki adixkide fededun alargun batek aitortu daut elizaz ezkondu zela Jainkoaren benedizionea ukaiteko, ezinezkoa baitzitzaiolakotz engaiatzea Jainkoaren laguntza gabe. Ohargarri da gure gazte denboran ezkondu direnen artean, kasik bakarrak girela dibortzatuak ez girenak. Konstatazio esanguratsua. Eta ez da hor espantu handirik. Pentsa daiteke: noiz gure aldi? Uste dut, gakoa, ene adixkideak zion bezala, hauxe dela: ez bakarrik gure baitako indarretan kondatu eta fidatu, barkamena praktikatu, samurtasuna hazi gauza ttikietan. Zailtasunak, penak, zorionak ere, hori guzia eskaini eta laguntza galde Jaun Goikoari.