2016(e)ko ekainaren 23(a), osteguna
2016(e)ko ekainaren 8(a), asteazkena
Hastapenak erlezaintzan
Etxeko nausiak bere lanarekin Ipar Euskal Herrian eskuin-ezker ibiltzen baita, negu huntan aurkitu zuen eskuz eginikako kofoin zahar abandonatu bat, erdi hautsia. Etxera ekarri eta, egur aterbean pausatu zuen. Ustekabean, erlezaina den gure auzoarekin elkarlanean ari zela, hunek ohartarazi zion erleak kofoin hortara biltzen ari zirela. Erlezaintzan abiatzea bultzatu zuen.
Erran behar da Azkainen erlezain profesional bikain bat badugula, Mikela Untzain, pozik agertu dena jakitearekin beste amatur bat lotuko dela herrian erle hazkuntzari.
Manex Lanatua erlezain famatuaren lekukotasuna ikusteko parada ukanik, dokumentazioa biltzen hasirik, jakinduriaz hasi gira doi bat jabetzen.
Arrunt motibaturik eta uros esperientzia berri hortan lehen urratsak emateaz, maiatzean jaun-andreak joan gira Zaldibiara Gipuzkoako erlezain elkartera. Bazkidetu ondoan, behar den materiala erosi dugu bi erletxe handi eta ttiki batekin. Kofoin zaharretik erletxe ttikira pasarazi ditugu Euskal Herriko erle beltzak:
2016(e)ko ekainaren 4(a), larunbata
RT @eke_eus: Jendea saldo handian bildu da Baionan...
RT @eke_eus: Jendea saldo handian bildu da Baionan "Tradizioa, egia hutsa?" hitzaldiaren karietara https://t.co/xLwNep9gZU https://t.co/t8C…
Maite Deliart (@maitedeliart)June 04, 2016
Tradizioa, egia hutsa? Sorkuntzaren erronkak Euskal Herrian
Euskaldunak beren ohiduren preso ote lirateke? Tradizioa itogarria ala sorkuntza eragile ote da ? Suerte ona asko partekatzen den mundu honetan ala arrasta bat kultura berritu nahi dutenentzat? Gauza bat ondaretzat ekartzeak zaintza bermatu ote du ala ausardia artistikoa hozten ?
2016(e)ko ekainaren 2(a), osteguna
Urepele Xendarineko Karine Etxeberri irabazle...
Urepele Xendarineko Karine Etxeberri irabazle Iruñeko Alde Zaharreko kopla txapelketan https://t.co/oMmab2hEzn
Maite Deliart (@maitedeliart)June 03, 2016
Karine Etxeberri urepeldarrak irabazi du Iruñeko Alde Zaharreko kopla txapelketa
Errotxapeako 'Drimtim' bertso eskolak 10 urte bete ditu eta horren harira kopla txapelketa antolatu zuen Iruñeko Alde Zaharean. Hamasei parte hartzaile izan ziren eta Karine Etxeberrik urepeldarrak irabazi zuen, Joana Ziganda oskoztarrarekin buruz burukoa jokatuta. Antolatzaileek datorren urtean ere ekimenarekin jarraitzeko asmoa azaldu dute.
http://www.bertsoa.eus/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=6046