Mitrailei behako berezi bat ematea proposatzen dauzuet beste deusik gehitu gabe!
Egun batez baldin baduzue Orcivalera joateko parada, sartu eta utz basilikaren izpiritu eta atmosfera zuen baitan eragiten isiltasunean. Bada zerbait eta Norbait hor!
2016(e)ko irailaren 15(a), osteguna
Orcival: Andremari Basilika (1)
Lehen inpresioa: Harrigarri da Orcival Puy-de-Dômeko herri ttikian halako basilika erraldoia topatzea. Auverniako arte erromanikoaren ikur nagusietariko bat:
Argiaren presentzia mitrailen edertasunaren bidez izango dut aipagai ondoko artikuluan.
Jondoni Joane atea. Arg. M. Deliart |
Orcival herriaren historiaz deus guti dakigu bainan tokiko tradizioak dio X. mendeko Normandiarren erasoaldiek aitzineko eliza desegin zutela. Azken hau gaurko basilika gaineko mendian zagon "Ama Birjinaren hilobia" deitu lekuan kokatua zen. Hor lurperatua zitaken Birjinaren itxura bat ohoinen eskuetatik babesteko.
Artxibo zaharrek jakinarazten digute Ama Birjinaren erlikiak etorri zirela 878 urte inguruan. Ondorioz parropia, San Esteberi dedikatua zena, Andremariaren debozioari zuzendu zen.
Andremari basilika XII. mende hastapenean eraikia izan da, Auverniako Elizak bizi zuen garai oparoan. Erdi aroko gizarte horren eragile nagusiak Auverniako kondea, Clermont-eko apezpikua eta Brioudeko kalonje-kondeak ziren. 1043an eraikia izan zen Chaise-Dieu abadiari parte emana izan zen 1166an.
Gogoeta asko heldu zauzku bere neurri ikaragarriak ikusita. Eraikitzaileek ez zuten arte-ederretako monumentu bat gogoan baina isiltasun eta otoitz leku bat, "Jainkoaren etxea eta Zeruko atea" Yvon Aybram apezpikuak azpimarratzen duen bezala. Eta hala da. Gorputz eta arima guzia hartzen duena. Emozio sortzaile. Hara kripta adibidez:
Koru erdian Andremari itxura Jesus altzoan. Basilika eraiki den garai berekoa. Beilarien helburua. Bai, egia, ahantzi dut erraitea beila leku dela Orcival, bereziki Salbatorez.
Argiaren presentzia mitrailen edertasunaren bidez izango dut aipagai ondoko artikuluan.
2016(e)ko irailaren 8(a), osteguna
Puy de Dôme sumendia
Ikasleak eskolako bidea hartu duten garaian, guk udako giroa luzatu dugu aste bat pasatuz Auvergne eskualdean Sancy mendikatean. Lehenik pausa!
gero bisitatzen ibibli gira eta ere, aspaldiko partez, oinez.
1 000 metro goratasunean ginauden jadanik gure aterbetxean La Tour d'Auvergne herrian, eta, gure Pirineotakoei konparatuz, hango bi mendi aipagarrienak ez dira hain altuak: Puy de Sancy (1 885 m) eta Puy de Dôme (1 465 m).
Azken huntara igotzeko, trein bat estreinatua dute 2012an. Ez da geroztik beste garraio molderik hartzen ahal mendi puntara joateko, ez auto ez bizikleta, nun ez den lehiaketa berezi batentzat edo sokorrientzat.
Senarrak bide zuzenena hartzen zuen bitartean, "Panoramique des Dômes" deitu treina hartu dut.

Meteorologia estazioa babesteaz gain, sumendi kaskoak duen berezitasuna Merkurio tenploaren aztarnak eta hauen erreberritze obrak:
Beste oroitarri arraroa, 1911n Puy de Dôme gainean pausatu zenaren lehen hegazkilariarena:
360°ko bista zoragarria! Piknikatuta, mandozainen bidexkatik jautsi gira Ceyssat leporaino eta azkenik treinaren geltokiraino. Ibilaldi pollita. Pasatu egunaz uros!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)