2017(e)ko abenduaren 26(a), asteartea

2018ko asmoa: GR®70 Stevenson-en bidea egitea


Hara gure helburua, Le-Puy-en-Velay-tik Saint-Jean-du-Gard-era, 4 departamendu zeharkatzea oinez -astoa hartzea baztertu dugu...:) !

Inaki Hendaiatik Banyulsera HRP mendi xendretan gaindi

42 egun, uztailaren 30etik irailaren 7ra, Pirineoko gailur batetik bestera, Atlantiko ozeanotik Mediterrano itsasora, bai hauxe izan da semeak garaitu duena bere 30 urteak ospatzeko!
Zangoetan "anpula" bat ere ez ukan gabe, haatik ailegatu bezain laster arnica pomadaz masajeak eginez gorputz atal minberatsuetan.
Bide lagun izan duen gidak ere gisa batez sofriturik, oharrez beteta eta oroitzapen azkarra geratua zaionak merezi zuen estalki eder batez apaindua izatea: